Oharrak

Goiko oharrak zer dute hamankomunean?

Zer dira oharrak?

 

Nortzuk irakurriko dute?

 

Zertarako balio dute?


OHAR BAT EGITEKO ESKEMA

Ariketa...

Zuen gurasoei ohar bat egingo diezue. Honetan hurrego gauzak agertu behar dira:

 

  • Data
  • Agurra
  • Zer egingo da?
  • Noiz egingo da?
  • Non egingo da?
  • Eta beharrezkoa den materiala.

Animo!


Adibide bat:

Bilbon, 2016ko Otsailaren 3an

 

Kaixo ama eta aita,

 

Hurrengo Ostiralean, Martxoaren 20an, maratoi bat egingo dut eskolako patioan. Nire klasekideekin eta beste gelako batzuekin egingo dut.

Maratoirako, eguraldi ona egiten badu, praka laburrak eta kamiseta bat behar dut.  Gerorako, aldatzeko kamiseta eta ura edateko ontzia ekarri behar izango dut.

 

Eskerrik asko,

 

 

Pedro.

Ulermen ariketa

MARATOIA

 

Kondairaren arabera, orain dela urte pilo, Greziak Persia garaitu zuen Maratoi herriko gerran. Garaipenaren berri Atenas hirikoei emateko, Filipides aukeratua izan zan Maratoi herritik Atenasera korrikan joateko. 40 kilometro inguru izango ziren, eta Filipides Atenasera heldu eta irabazi dugu esan bezain pronto hil egin zen.

Greziar historialarien ustez, ez zen horrela izan. Historialarien ustetan, Filipides 240 kilometro inguru egin behar izan zituen Atenasetik Espartara, Espartanoei laguntza eske joateko Persiarrek Greziarrei gerra irabazten ari zirelako. Espartanoek uko egin zioten Greziarrak laguntzeari eta Filipides burumakur bueltatu behar izan zen Atenasera albiste txarrekin.

Filipidesen omenez, 1896 ko Atenaseko Joko Olinpikoetan, lehenengo maratoi lasterketa egin zen. Maratoi batek 42 kilometro eta 195 metro ditu.

 

 

Galderak erantzun:

1. Zein bi herrialdeen artean izan zen gerra?

__________________________________________________________________________________________________________________________________

2. Nondik nora joan behar izan zen Filipides garaipenaren berri emateko?

__________________________________________________________________________________________________________________________________

3. Zenbat kilometro egin behar izan zituen?

__________________________________________________________________________________________________________________________________

4. Noren laguntza nahi zuten Greziarrek Persiarren aurka borrokatzeko?

__________________________________________________________________________________________________________________________________

5. Espartanoek laguntza eman zioten Greziarrei?

 

__________________________________________________________________________________________________________________________________

6. Zein urtetan ospatu zen lehengo maratoi lasterketa?

__________________________________________________________________________________________________________________________________

7. Zenbat kilometro eta zenbat metro egin behar ditut maratoi bat amaitzeko?

__________________________________________________________________________________________________________________________________

8. Nolakoa izango ote zen Filipides? Egizu bere marrazkia.